149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Osoko Bilkuraren eskumenak alkateari eskuordetzea, musika eskola birgaitzeko obra gauzatzeko

Irurtzungo Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea Irurtzungo Musika Eskolaren birgaitze energetikorako eta irisgarritasuna hobetzeko obra kontratua gizarte eta genero ikuspegiarekin eta Europar Batasunaren (Next Generation) laguntzaz lizitatzeko eta esleitzeko eskumena. Hori guztia, honako hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 eta 8. artikuluak, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriari dagokionez (horren bidez egiten da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora), eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikulua. Xedea da kontratazio horretarako izapideak arintzea.

Argitara ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Irurtzunen, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2309544