149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Udalkideen ordainsariak

Irañetako Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:

Lehenengoa.–Udaleko zinegotziek, osoko bilkuretara etortzeagatik: 410 euro, urtean gehinez bost osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 2.050 euro urtean.

Bigarrena.–Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarraoko Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Irañetan, 2023ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2310440