149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Elektrizitate eta instalazio termikoetako tailerra

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (zeinaren bidez onesten baita lege hori garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: MULTISERNA SL.

Jarduera: elektrizitate eta instalazio termikoetako tailerra.

Tokia: katastroko 2. poligonoko 715. lurzatia; posta helbidea: Ezkirozko Noain-Ezkirotz industrialdeko G kalea, 44.

Getze Galarren, 2023ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2309579