149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Uso-ehizako postuen enkantea

Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Larmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko, 2023ko ehiza denboraldirako.

Enkantea herriko etxean eginen da 2023ko irailaren 2an, goizeko 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.

Baldintza-plegua interesaturik daudenen eskura dago bai udal bulegoetan, baita Etxalarko Udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2310437