149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera lizentziaren eskaera.
Biltegia handitzea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Gamesa Eólica SL.

Jarduera: biltegia handitzea.

Tokia: Arazuri 2 industrialdeko 618. lurzatia (Arazuri-Orkoiengo industrialdeko E kalea 2-4, 1.1 lurzatia).

Oltza Zendean, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2309867