2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ordenantza fiskalaren aldaketa, herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituenarena. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak, 2023ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Aldaketaren bidez, 2 bis artikulua gehituko da ordenantzan. Hori guztia 2023ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, eta, beraz, osorik ematen da argitara dagozkion ondorioetarako; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Berriobeitin, 2023ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.
ALDAKETA
2 bis artikulua. Era berean, zerga-egitatea izango da ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak jartzea edo ibilgailu elektrikoak kargatzeko hornigailuak jartzea (automobilak, patineteak, bizikleta elektrikoak eta gisakoak).
Iragarkiaren kodea: L2309743