149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Dirulaguntzak, "Tejiendo caminos en la sierra de Codés" proiektua gauzatzen den eremuan ekintzailetza eta berrikuntza zein enpresa-jarduera sustatzeko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 705411.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/705411).

Xedea: Dirulaguntzak ematea Kodes Mendiko ekintzaileentzat.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 22.500 euro.

Onuradunak: pertsona fisiko edo juridikoak, proiektuan adierazitako helburuekin lotutako ekimenak gauzatu nahi dituztenak. Horrez gain, onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo jokabideak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira.

Oinarri arautzaileak: www.bargota.es

Laguntzak eskatzeko epea: Dirulaguntzarako eskabidea aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzean, eta irekita egonen da aurrekontu-kreditua agortu edo 2024ko abenduaren 31ra arte.

Eskabideak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez.

Bargotan, 2023ko ekainaren 27an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2309964