149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrien 29 bis oinarrian (21. aurrekontu-aldaketa). Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko maiatzaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan, zehazki, horien 29 bis oinarrian.

Jendaurreko informazio zein alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2023ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako hamabost egun balioduneko epea igaro eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, hona hemen 2023ko ekitaldira luzatutako aurrekontua exekutatzeko 29 bis oinarriaren idazketa: Egoera ekonomiko eta finantzarioa - Barañaingo Udala (baranain.es).

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2309515