149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jendaurrean egon da Udalak 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan 1. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2023ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an, eta Udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Aparteko kreditu-gehigarria sortzea

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

Mantentze-lanak, erretiratuen klubean

10.000,00 euro

Aldaketak, guztira

10.000,00 euro

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina

10.000,00 euro

Finantzabideak, guztira

10.000,00 euro

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2309591