149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean.

Onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arellanon, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Jose Ignacio Busto Busto.

Iragarkiaren kodea: L2310143