2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Aldaketa, Agiriak izapidetu eta ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Anueko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Agiriak izapidetu eta ematea arautzen duen ordenantza fiskalean.
Erabaki hori 2023ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuarekin.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, eragozpenik edo ohartarazpenik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, ordenantza horren aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta testu osoa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Anuen, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Miguel Larrayoz Vidan.
TARIFEN ERANSKIN BERRIA
Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:
1.–Agiriak.
–Fotokopiak (10etik gora): 0,10 euro unitate bakoitzeko.
–Konpultsak: 2 euro unitate bakoitzeko.
2.–Ziurtagiriak.
–Udalaren esku dauden agiri edo datuei buruz udal bulegoek ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko: 4,00 euro.
–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak: 3,00 euro.
–Beste ziurtagiri edo zedula motak: 3,00 euro.
3.–Kontsultak.
–Katastroko gaiei buruz egiten diren kontsultei eta espedienteen izapideei erantzuteagatik:
Espedientea izapidetzeko egiten diren txostenen kostua edo espedientea edo kontsulta izapidetzeko egiten diren txostenen kostua.
–Hirigintzako edo beste alor bateko kontsultei erantzuteagatik, txosten teknikoa egitea beharrezkoa bada:
Espedientea izapidetzeko edo kontsultatzeko egiten diren txostenen kostua.
Kontsultari erantzuteko edo txostena egiteko, aldez aurretik ikuskaritza egin behar denean, ikuskaritzari dagokion tasa, Udalari kanpoko teknikariak igortzen diona, ere likidatuko da.
Betiere, eskatutako edozein txosten egiteko beste txosten bat edo kanpoko aholkulari teknikoen laguntza behar bada –txosten hori konplexua delako, teknikoa eta espezifikoa delako edo beste edozein inguruabar tartean dagoelako–, horren kostua gehituko da.
4.–Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.
Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.
5.–Hirigintzako lizentziak eta beste batzuk emateko tasak.
–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun-azterketak, finken partzelazioak, birpartzelazioak eta normalizazioa, udal plan orokorraren aldaketa puntualak izapidetzea: 100 euro espediente bakoitza, gehi prentsan iragarkiak argitaratzeko gastuak eta txosten teknikoen gastuak.
–Urbanizazio-proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5, eta gutxienez 45 euro. Tarifa horiei erantsiko zaie txosten teknikoen kostua, prentsan iragarkiak argitaratzeko gastuak barne, eskatzaileak eskatuta egindako txosten teknikoen eta, hala badagokio, lan teknikoen kostua.
Iragarkiaren kodea: L2309602