149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak lurzoru publikoan nola ezarri arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa,Terrazak eta beladoreak lurzoru publikoan ezartzea arautzen duen ordenantzan. Hori 2023ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta osorik argitaratzeko xedatu, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) , maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Altsasun, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ALDAKETA

Testu berri hau dute hurrengo artikuluek:

2. artikulua. Definizioa.

e) Denboraldia: Terraza eta beladoreak jartzeko baimena urtebetekoa izanen da (aintzat hartuta urtebete dela urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko denbora). Terrazetan berogailuak jartzeko baimena 7 hilabetekoa baino ez da izanen, hau da, urriaren 15etik maiatzaren 15a arte.

17. artikulua. Denboraldia.

Urtebeteko iraupena, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, beladoreetarako.

Laugarren xedapen iragankorra kentzen da.

Iragarkiaren kodea: L2309842