149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateak, datan ageri den egunean, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.

Ekainaren 26tik 28ra, biak barne, udalerritik kanpo izan behar dut.

Lehen alkateordeak, Maite Melero Pellicerrek, adierazi du ezin izanen duela alkatea ordeztu bere eginkizunetan.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Alberto Sada Gil alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, kanpoan naizen bitartean, aldi baterako ezin izanen baititut nire eginkizunak bete, ekainaren 26tik 28ra.

2. Honako hau jakinaraztea Maite Melerori eta Alberto Sada Gili, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin bat (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2309920