149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

Deialdia, Etxalarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Alkatearen 2023ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez, eta Etxalarko Udaleko administrari ofiziala (arlo ekonomikorako) izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Igor Gurrutxaga Errandonea izendatzen da administrari ofiziala (arlo ekonomikorako), lan-kontratudun finkoen araubidean, Etxalarko Udalean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Etxalarren, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2310439