149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1546/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak 2023ko ekainaren 8an emandako 1238/2023 Ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko 5 lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak 2023ko ekainaren 8an emandako 1238/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen zerbitzuetako ofizial izateko 5 lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2023ko ekainaren 29an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 136 zenbakikoan.

Akats bat atzeman da III. eranskinean ageri den merezimenduen baremoan, hizkuntzen balorazioan hain zuzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak 2023ko ekainaren 8an emandako 1238/2023 Ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko 5 lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Honela dioen tokian:

"C) Hizkuntzak jakitea: 6 puntu gehienez.

Frantsesa edo alemana jakitea baloratuko da; 1,5 puntu gehienez hizkuntza bakoitzeko.

Ingelesaren kasuan, B2 eta C1 mailak baizik ez dira baloratuko."

Honela esan behar du:

"C) Hizkuntzak jakitea: 6 puntu gehienez.

c.1) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, gehienez 1,5 puntu hizkuntza bakoitzarengatik.

c.2) Euskara jakiteagatik, gehienez ere 1,75 puntu."

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 30ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2310389