148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko maiatzaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatuarekin.

Aguilar Kodesen, 2023ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2309495