2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 22an, 2023ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez aurkeztu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 777.000 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 188.600 euro.
Gastuak, guztira: 965.600 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.600 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 942.000 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 965.600 euro.
Cintruenigon, 2023ko ekainaren 19an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L2309463