2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
"Tutera-Kultura" Enpresa-erakunde Publikoko Burutza eskuordetzea
Tuterako Udaleko alkateak ekainaren 23ko 1524/2023 Ebazpena eman du. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:
Lehena.–Icíar Les Urra zinegotziaren esku uztea "Tutera-Kultura" Enpresa-erakunde Publikoko Burutza.
Bigarrena.–Bere eginkizunetan ari denean Udalaren Erregelamendu Organikoaren 10. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharko du.
Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 24.2 artikuluan.
Tuteran, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2310052