2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren eskuordetze berezia, osasun arloan
Alkatetzaren ekainaren 21eko 1501/2023 Ebazpenak emandako eskuordetze berezien barnean ez dira jaso osasun arloko aferak. Hori dela eta, Alkatetzak ekainaren 26ko 1542/2023 Ebazpena eman du, eta honako hau dio horren xedapen-zatiak:
Lehena.–Reyes Carmona Blascoren esku uztea, modu berezian, osasun alorreko aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.
Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aldez aurretik txostena emanen du, Alkatetzak edo alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren aferei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak izapidetuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.
Hirugarrena.–Eraginkorra izateko, zinegotzi ordezkariek onartu egin beharko dute eskudantzien eskuordetze hau. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziei eta Langileria eta Kontu-hartzailetza alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.
Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 24.2 artikuluan.
Tuteran, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2310035