148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetze bereziak

Ekainaren 21eko 1501/2023 Ebazpenaren bidez, alkateak honako hau erabaki du:

Lehena.–Ondotik ageri diren eskuordetzeak egiten dira:

1. Zeus Pérez Pérezen esku uztea, modu berezian, Hirigintzari, Bulego Teknikoari eta Smart City-ri dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

2. Irune García Garcíaren esku uztea, modu berezian, Industriari, Merkataritzari eta Turismoari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

3. Reyes Carmona Blascoren esku uztea, modu berezian, Zerbitzu Kontratatuei eta Europako Funtsei dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

4. Laura Casanova Saniz-Ajaren esku uztea, modu berezian, Hezkuntzari, Gizarte Etxeei eta Babez Zibilari dagozkien gaien barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, ondoko lerroaldeetan ezarritakoa salbu:

–Gizarte Etxeen zinegotzitzek kudeatutako guneen lagapena.

5. Martín López Villacastínen esku uztea, modu berezian, Gazteriari eta Kirolari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

6. Verónica Gormedino Lópezen esku uztea, modu berezian, Jaiei, Nekazaritzari, Abeltzaintzari, Mendiei eta Animalien Babesari, Ingurumenari eta Agenda 21-i, eta Herritarren Arretarako Zerbitzuari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

7. Fernando Ferrer Molinaren esku uztea, modu berezian, IKTei, Zerbitzu Orokorrei, Kalitateari eta Herritarren Parte-hartzeari, eta Artxiboari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

8. Carlos Aguado Hugueten esku uztea, modu berezian, Gizarte Baliabideei eta Enpleguari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

9. Iciar Les Urraren esku uztea, modu berezian, Kulturari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aldez aurretik txostena emanen du, Alkatetzak edo alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako.

Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak izapidetuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

Hirugarrena.–Eraginkorra izateko, zinegotzi ordezkariek onartu egin beharko dute eskudantzien eskuordetze hau. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

Laugarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziei eta Langileria eta Kontu-hartzailetza alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.

Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 24.2 artikuluan.

Tuteran, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2309681