148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetze orokorrak

Aditzera ematen diren 2023ko ekainaren 20ko ebazpenen bidez, alkateak erabaki du eskuordetzea, modu orokorrean, ondoren zehaztutakoak, alkatetzari dagozkionak eta alorren esparrukoak:

EBAZPENAREN ZENBAKIA

ALORRA

ZINEGOTZI ORDEZKARIA

1493/2023

Hiri Garapen Jasangarria

Zeus Pérez Pérez

1492/2023

Hiriaren Sustapena

Irune García García

1491/2023

Eskubide Sozialak

Anichu Agüera Angulo

1490/2023

Ekonomiaren Sustapena

M.ª Reyes Carmona Blasco

Eskuordetzeen baldintzak:

Lehena.–Eskuordetze horiek eskudantzia hauek barne hartzen dituzte:

–Esleitutako alorrari dagozkion gaien arloko obra, zerbitzu eta jarduketak nahiz egiteko edo betetzeko erabakitzen direnak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea, behar diren aholku teknikoak bilaturik.

–Salmenta, errentamendu, obra, zerbitzu eta horniduretarako enkante eta lehiaketetan buru izatea, eta haiek behin betiko adjudikatzea, legeei jarraikiz, eskuordeturik dituen eskumenen arabera.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu-erreserba behar denean, betiere aurrekontuaren oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Aurreko apartatuan ezarritako mugaren barnean, gastuak baimendu eta xedatzea, bai eta aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusitakoak ere.

–Udal ordenantzak eta erregelamenduak betearaztea eta horien eta aplikazio araudiaren aurkako arau-hausteak zehatzea, bere eskuordetzearen barnean, zehapen hori 6.010,12 eurotik gorakoa ez bada eta ahalmen hori beste organo batzuei esleiturik ez badago.

–Bere eskumeneko udal erabakiak argitaratu, bete eta betearaztea.

Bigarrena.–Eskuordetze hori alorreko zerbitzuak zuzentzeko izanen da, bai eta haiek orokorrean kudeatzeko ere, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena barne. Gainera, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko ere izanen da.

Hirugarrena.–Alorreko eskuordetze orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetze bereziko zinegotzien jarduna gainbegiratu eta koordinatzeko.

Alorreko eskuordetze orokorra duen zinegotziaren esku dagoenez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena, haren eskumen esparruari dagozkion ebazpenak eman ditzan proposatuko diote eskuordetze berezia duten zinegotziek.

Halaber, Alkatetzari proposatuko diote ebazpenak eman ditzan, inoren esku utzi ez diren eskumenak direnean.

Eskuordetze berezia duten zinegotziek izapidetu eta proposatuko dituzte Tokiko Gobernu Batzarrean aurkezten diren erabakitzeko proposamen-txostenak, haren eskumeneko gaietan erabakia hartu behar denean. Zinegotzi horiek ez badaude, zinegotzi orokorrak edo alkateak sinatu ahalko dituzte.

Laugarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu egin beharko du.

Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

Bosgarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze orokorrei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.

Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 24.2 artikuluan.

Tuteran, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2309680