2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Tuterako Udaleko Alkatetzaren 1465/2023 Ebazpenak, ekainaren 19koak, honakoa adierazten du:
Kode Zibilaren 51. artikuluan –Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez– ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.
ERABAKITZEN DUT:
1.–Eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko eskumena udalbatzako zinegotzi guztiei, Kode Zibilaren 51. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Zinegotzia zehaztuko da egingo diren ezkontzen ebazpenean
2.–Erabaki hau Udaleko iragarki-taulan jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Tuteran, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2309679