148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea ezeztatzea

Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1968 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, Alkatetzaren apirilaren 11ko 762/2023 Ebazpena argitaratzen da. Hona hemen:

Ezeztatzea Alkatetzaren 20/2019 Dekretuaren bidez Carlos Aguado Hugueten alde egindako eskuordetze berezia industriaren arloan. Eskumen hori alkateak hartuko du bere gain.

Ezeztatzea Alkatetzaren 25/2019 Ebazpenaren (jaiak), Alkatetzaren 497/2021 Ebazpenaren (Herritarrendako Arreta Zerbitzua) eta Alkatetzaren 317/2022 Ebazpenaren (Ingurumena eta Agenda 21) bidez Verónica Gormedino Lópezen alde egindako eskuordetze bereziak. Eskumen horiek alkateak hartuko ditu bere gain.

Tuteran, 2023ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2309597