148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Epatzea, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baita Tafallako Udalak 2023ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Erabaki hura zen gizarte hezitzaileen bi lanposturi maila esleitzeari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko ekainaren 1eko probidentziaren bidez, udal honi igorri zitzaion 23-01029 gora jotzeko errekurtsoa, Garbiñe Larrarte Luluagak jarria, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoaren izenean eta hura ordezkatuz, Tafallako Udalak 2023ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Erabaki hura zen gizarte hezitzaileen bi lanposturi maila esleitzeari buruzkoa.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kalea, 10). Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamendua), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2309869