2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Epatzea, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baita Tafallako Udalak 2023ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Haren bidez, behin betiko onetsi zen 2023ko plantilla organikoa
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko ekainaren 5eko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-01224 errekurtsoa, Jon Pascal Egozcuek jarria Tafallako Udalak 2023ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Haren bidez, behin betiko onetsi zen 2023ko plantilla organikoa.
Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kalea, 10). Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamendua), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tafallan, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2309868