148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

4/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 22koa.

Baimena, Tafallako Udaleko zinegotziek ezkontza zibilak egin ditzaten.

Alkateek ezkontza zibila baimentzeari dagokionez Kode Zibila aldatzen duen abenduaren 23ko 35/1994 Legeak eskudantzia hori ematen dio, besteak beste, udaleko alkateari edo berak eskuordetza ematen dion zinegotziari.

Halaber, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak honako hau ezartzen du 58.1 artikuluan: "Ezkontza zibila eginen da bake-epailearen aurrean, alkatearen edo hark eskuordetza ematen dion zinegotziaren aurrean, edo idazkari judizialaren, notarioaren edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko edo kontsularraren aurrean."

Horiek horrela, araudiak ematen didan gaikuntza aintzat harturik,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Udalbatzako zinegotzi guztiei baimentzea ezkontza zibilak egin ditzaten, ezkongaiek haiek esku hartzea eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Aditzera ematea ezkontza zibilak eginen direla Tafallako Udalaren zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Dekretu honen berri ematea interesdunei eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrari.

Laugarrena.–Dekretu hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko osoko bilkurari.

Tafallan, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2309837