2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Alkateordea izendatzea
Santakarako Udaleko alkateak ondoko ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 19an; hona hemen haren testu osoa:
"Udal honek ez du tokiko gobernu batzarrik, eta alkateordea izendatu behar da zinegotzien artetik, bete beharrez apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.2 eta 23.3. artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46.etik 48.ra bitarteko artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), horrenbestez:
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Jorge Cervera Ibiricu izendatzea Santakarako Udaleko alkateorde.
Bigarrena.–Dekretu honek ondorioak izanen ditu sinatu eta biharamunetik hasita; dena dela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, eta haren berri eman beharko zaio Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 38.d) artikuluarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua)."
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Santakaran, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2309518