148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzi ordezkarien izendapena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak xedapen hau eman zuen 2023ko ekainaren 17an:

DAL 17-JUN-23 (2/EL).

«BAT ETORRITA Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta 2019ko ekainaren 21eko Udal-antolaketari buruzko dekretuetan (DAL 21-JUN-19, 11/AL eta DAL 06-NOV-20, 1/AL) ezarritakoarekin, honako hau XEDATZEN DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek izendatzea, aurrez aipatutako Udal-antolaketari buruzko dekretuek alor bakoitzari atxikitako gaiak kontuan hartuta, zein eskumenetarako eskuordetuak izan eta horiek gauzatzeko:

–Carlos Salvador Armendáriz jauna, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria.

–María Caballero Martínez andrea, Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

–María Echávarri Miñano andrea, Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkaria.

–Javier Labairu Elizalde jauna, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.

–Carlos Salvador Armendáriz jauna, Kulturako zinegotzi ordezkaria.

–María Caballero Martínez andrea, Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria.

–María Echávarri Miñano andrea, Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkaria.

–Javier Labairu Elizalde jauna, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria.

–María Echávarri Miñano andrea, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkaria.

Bigarrena.–Alkatetza-dekretu hau onetsi eta biharamunean sartuko da indarrean.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.»

Iruñean, 2023ko ekainaren 17an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2309676