148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alkateordeak izendatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak xedapen hau eman zuen 2023ko ekainaren 17an:

DAL 17-JUN-23 (4/EL).

«BAT ETORRITA Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124.4 e) artikuluan ezarritakoarekin, honako izendapen hauek XEDATZEN DITUT:

–Carlos Salvador Armendáriz jauna, lehen alkateordea,

–María Caballero Martínez andrea, bigarren alkateordea eta

–María Echávarri Miñano andrea, hirugarren alkateordea.»

Iruñean, 2023ko ekainaren 17an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2309651