148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkateordeen izendapena

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 21ean, 2023-0460 Dekretua eman zuen. Hona hemen:

2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egin ondoren eta Udalbatza 2023ko ekainaren 17an egin bilkura berezian eratu ondoren.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

Lehen alkateordea: Diego Viñas Ayuso.

Bigarren alkateordea: Carol García Pellejero.

Hirugarren alkateordea: Sagrario Abadiano Leston.

Bigarrena.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea haren eskudantzietan aritzeko, legeak ezarritako kasuetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Izendapenak indarrean jarriko dira ebazpen honen dataren biharamunean.

Orkoienen, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2309830