148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Alkateordeen izendapena

Murillo el Frutoko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko ekainaren 22an, ondoko ebazpena eman zuen. Hona haren testu osoa:

"Kontuan hartuz joan den larunbatean, 2023ko ekainaren 17an, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren, udalbatza berria eratu zela, eta izenpetzaileaz gainera, honako zinegotzi hauek osatzen dutela: Silvia Sarachaga Santesteban; Gonzalo Visus Calvo, Ana Belén López Gallardo, Juan Ignacio Velar Gárriz, Andrés Vallés Gabari eta Germán Daniel Lanas Paula.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Silvia Sarachaga Santesteban zinegotzia izendatzea lehen alkateorde, eta Gonzalo Visus Calvo zinegotzia bigarren alkateorde.

Bigarrena.–Jakinaraztea ebazpen hau Silvia Sarachaga Santestebani eta Gonzalo Visus Calvori, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran."

Murillo el Fruton, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2309827