148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Alkateordea izendatzea eta alkatetzaren eskuordetzea

Leozko Udaleko alkate Amaia Ruiz Marcolainek, 2023ko ekainaren 20an, 2023-0082 Ebazpena eman zuen. Hona hemen bertan erabakitakoa:

1. Alkateorde izendatzea udalkide hauek:

–Celia Raquel Recalde Murillo (lehen alkateordea).

–Ainhoa Mateo Moriones (bigarren alkateordea).

2. Alberto Irisarri Ojer zinegotziaren esku uztea hirigintza alorreko gai guztiak kudeatzeko dagokidan eskumena, eskuordetze horretan espresuki barne hartzen dela ebaztea haren egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak.

3. Ainhoa Mateo Moriones zinegotziaren esku uztea nekazaritza, abeltzaintza eta ingurumeneko eskumenak eta kultura, kirol eta gazteriako eskumenak, eta Celia Raquel Recalde Murilloren esku uztea gizarte zerbitzuen, emakumearen, hirugarren adinaren eta berdintasunaren alorreko eskumenak. Honako eginkizun hauetan bakarrik izanen dute eskumena: zuzendaritzan, ikuskaritzan, eta udal-zerbitzuen eta udal-lanen bultzatzean, baina ezin izanen dute aipatu gaien gainean ebatzi. Hori dela eta, azaltzen diren espedienteei buruz ebatzi baino lehen, beren ekintzen berri eman beharko diote alkateari zinegotzi ordezkariek.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2309522