2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren ekainaren 20ko 2023-0083 Ebazpenaren bidez, alkatearen eskumena eskuordetzen zaio Celia Raquel Recalde Murillo udaleko alkateordeari, 2023ko ekainaren 24an ezkontza zibila egin dezan. Era berean, alkatearen eskumena eskuordetzen zaio Alberto Irisarri Ojer udaleko zinegotziari, 2023ko uztailaren 17an ezkontza zibila egin dezan.
Eskuordetze hori indarrean jarriko da ebazpena sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Iratxetan (Leotz), 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2309512