2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GERENDIAINGO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Gerendiaingo Kontzejuak, 2023ko ekainaren 24an kontzeju irekian egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Gerendiainen, 2023ko ekainaren 25ean.–Kontzejuko burua, César Sarasate Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L2309871