2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Alkateordeak izendatzea eta alkatetzaren eskuordetzeak
Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan, argitaratzen da honako hauek izendatu direla alkateorde: Rosa María Bozal Yanguas, lehen alkateordea; Isidro José Yanguas Jiménez, bigarren alkateordea, eta María Aliaga Diez, hirugarren alkateordea. Orobat, jakitera ematen da kasuan kasuko gaietako zinegotzi ordezkariak izanen direla informazio batzordeetako buruak, eta Rosa María Bozal Yanguas diruzain izendatu dela.
Fiteron, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L2309833