148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2023ko ekainaren 19ko ebazpen baten bidez, alkatetzaren eginkizunak eskuordetu zaizkio Juan Manuel Jarauta Ganuza udal honetako alkateordeari, 2023ko ekainaren 19tik 26ra bitartean, biak barne.

Eskuordetze hori indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Ziraukin, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2309475