148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2385/2023 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Micaela Asiain Urmeneta andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Urologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Urologia barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko apirilaren 26an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1763/2023 Ebazpenaren bidez izendatu ziren izendapen proposamenean sartutako hautagaiak.

Gero, izendatutako izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, jabetza hartu zuen egunetik beretik, une horretan beste administrazio batean zerbitzu ematen ari zelako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko ekainaren 6an deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen; horretan José Giral Villalta jauna sartu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 2063/2023 Ebazpenaren bidez izendatu zuten.

Gero, Pedro José Giral Villalta jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, jabetza hartu zuen egunetik beretik, une horretan beste administrazio batean zerbitzu ematen ari zelako.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2023ko ekainaren 26an, deialdiaren web fitxan bigarren izendapen proposamena osagarria argitaratu zen;horretan Micaela Asiain Urmeneta andrea sartu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Micaela Asiain Urmeneta andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Urologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plantillan 71211 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofia ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 18an jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2310260