2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea
2023ko ekainaren 20an, Baztango Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du:
"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. eta 52. artikuluei jarraikiz,
XEDATU DUT:
1. Mariano Iribarren Irigoien lehen alkateorde eta Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.
2. Iñigo Iturralde Eliceche Baztango Udaleko bigarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.
3. Jose Luis Retegi Iturbide Baztango Udaleko hirugarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.
4. Florentino Goñi Tellechea Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.
5. Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzordeko kideen izendapenek indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrako adierazpenik egiten ez badu.
6. Interesatutako zinegotziei zuzenean jakinaraztea ebazpen hau.
7. Udalbatzari erabakiaren berri ematea egiten duen lehen osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Baztanen, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2309834