148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Fernando Anbustegi Goñi, Baztango (Nafarroa) udaleko alkate-udalburua.

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2023ko ekainaren 20an, ebazpen hau eman dut:

Ikusirik, ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera, horiek egiteko eskumena udaleko alkateei dagokiela. Ikusirik komenigarri jo dela ezkontza zibilak udalaren aretoetan egitea eta udaleko edozein zinegotzik egitea. Ikusirik Baztango udaleko alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uzteko eta aipatu zinegotziek horretarako prestutasun osoa agertzen dutela. Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, ebatzi dut:

1. Baztango udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena udal honetako zinegotzi guztien esku uztea.

2. Esku uzte honek indarra hartzeko, zinegotzi interesdun guztiek onartu beharko dute. Hartara, onartutzat hartuko da, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

3. Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea ukitutako zinegotziei.

4. Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Elizondon (Baztan), 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2309740