2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko maiatzaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta 2023ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aurrekontua, eta argitara ematen da haren laburpena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 935.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 80.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 533.604,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.787.769,66 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 221.394,19 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 36.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 238.722,33 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 2.508.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 6.340.490,18 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 1.481.888,11 euro.
2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 1.588.593,16 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 42.529,19 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 186.410,40 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.900.482,95 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 140.586,37 euro.
Gastuak, guztira: 6.340.490,18 euro.
Azagran, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2309526