148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea

Aiegiko Udaleko alkate udalburu Leonardo Camaces Murillok, 2023ko ekainaren 22an, ondotik hitzez hitz osorik ageri den ebazpena eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBAZTEN DUT:

1.–José Luis Etayo Ortigosa zinegotzia Aiegiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea, José Manuel Galdeano Hermoso de Mendoza zinegotzia bigarren alkateorde, eta Asier Díez Paternain zinegotzia hirugarren alkateorde, arestian aipatu legeriak xedatuari jarraikiz.

2.–Izendapen horiek indarrean jarriko dira gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran; halaber, izendatutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Halaber, Aiegiko Udaleko alkate udalburu Leonardo Camaces Murillok, 2023ko ekainaren 23an, ondotik hitzez hitz osorik ageri den ebazpena eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 126. artikuluarekin bat (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1.–Aiegiko Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea alkateorde hauek:

José Luis Etayo Ortigosa.

Jose Manuel Galdeano Hermoso de Mendoza.

Asier Díez Paternain.

2.–Izendapen horiek indarrean jarriko dira gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran; halaber, izendatutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Aiegin, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2309817