2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Atezko Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 16an, 73/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak Iban Baztan Ibáñez alkateordeari eskuordetzea 2023ko uztailaren 5etik 14ra, biak barne.
–Ikusirik zer dagoen ezarria Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan.
–Ikusirik Paula Ibero Baraibar Udaleko alkatea kanpoan izanen dela 2023ko uztailaren 5etik 14ra, arrazoi pertsonalak direla eta.
–Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua –AFE–), aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Legeak udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Iban Baztan Ibáñez alkateordeari eskuordetzea, 2023ko uztailaren 5etik 14ra, biak barne.
Bigarrena.–Atezko Udaleko alkateorde Iban Baztan Ibáñezi jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Atezko Udaleko osoko bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.
Eritze Atetzen, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2309417