148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da Arangurengo Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 17an eman ebazpen baten bidez, ebatzi duela ezkontzak egiteko eskumena zinegotzi hautetsi guztien esku uztea. Zinegotzi horiek 2023ko ekainaren 17an egin berri den osoko bilkuran jabetu dira beren karguez, eta eskumen horrek ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen du eragina.

Mutiloan, 2023ko ekainaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2309465