148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkateordeen izendapena

Alkatetzaren ekainaren 20ko 70/2023 Ebazpenaren bidez, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua –AFE–), erabaki da Luis-Ramón Ciordia del Portillo lehen alkateorde izendatzea, eta María-Begoña Fernández Alonso bigarren alkateorde. Udalbatzari ebazpen horren berri emanen zaio errege-dekretu horrekin bat deitutako osoko bilkura berezian.

Allon, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2309531