1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2336/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Psikiatria barrutiko fakultatibo espezialista lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko apirilaren 26an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1763/2023 Ebazpenaren bidez izendatu ziren izendapen proposamenean sartutako hautagaiak, salbu eta Luis Fabricio Zúñiga Montes jauna, ezin izan zena izendatu deialdiko 8.2.1 oinarrian ezarritako baldintzetako bat ez betetzeagatik.
Ondoren, Lorea González Rojas andreak uko egin zion lortutako lanpostuari. Horren ondorioz, 2023ko ekainaren 2an deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta horretan Lucía Janda Galán andrea eta Débora Martínez Urdangarin andrea sartu ziren.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lucía Janda Galán andrea eta Débora Martínez Urdangarin andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Psikiatria barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 18an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | IKASTETXEA | HERRIA |
JANDA GALAN, LUCIA | 62041 | BBG: OSASUN MENTALEKO IV. SEKTOREA (TAFALLA) | TAFALLA |
MARTINEZ URDANGARIN, DEBORA | 71574 | BBG: OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA (BURLATA) | BURLATA |
Iragarkiaren kodea: F2309992