148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkateordeen eta zinegotzi ordezkarien izendapenak

Ablitasko Udaleko alkatearen ekainaren 20ko 225/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki da Ablitasko Udaleko alkateordeak izendatzea.

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua): "alkateordeak askatasun osoz izendatuko ditu alkateak, eta orobat kargutik kenduko, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik".

Beraz, ikusirik, besteak beste, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 46. artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako alkateorde hauek izendatzea:

1. Maite Melero Pellicer, lehen alkateordea.

2. Alberto Sada Gil, bigarren alkateordea.

3. Iranzu Torres Aguirre, hirugarren alkateordea.

Bigarrena.–Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoarekin, izendapenak jasotzen dituen ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da; dena dela, ebazpena sinatu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Maite Melero Pellicer-i, Alberto Sada Gil-i eta Iranzu Torres Aguirre-ri, eta honen berri ematea Udaleko osoko bilkurari.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin bat (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Era berean, Ablitasko Udaleko alkatearen ekainaren 21eko 226/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki da Ablitasko Udaleko zinegotzi ordezkariak izendatzea.

Ikusirik alkateari emaniko eskudantziak apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan eta harekin bat datozenetan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzari halako alor batzuetan dagozkion eskumenak, salbu eta eskuordetu ezin daitezkeenak, zinegotzi hauen esku uztea:

–Maite Melero Pellicer: Kiroleko, Gazteriako, Ogasuneko eta Kontuen Batzorde Bereziko zinegotzi ordezkaria.

–Iranzu Torres Aguirre: Hezkuntzako, Berdintasuneko, Komunikazioko eta Herritarren Parte-hartzeko zinegotzi ordezkaria.

–Nerea Sangüesa Chocarro: Kulturako, Turismoko eta Osasuneko zinegotzi ordezkaria.

–Alberto Sada Gil: Industriako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria.

–Jorge Vicente Fernández Antón: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zinegotzi ordezkaria.

–Ramiro Arroyo Saballs: Hirigintzako eta Gizarte Ongizateko zinegotzi ordezkaria.

Eskuordetze hauetan sartzen dira bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haien kudeaketa orokorra, hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebaztekoa barne.

Bigarrena.–Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ordezkaritza Ramiro Arroyo Saballs-i eskuordetzea, eta Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko ordezkaritza, Maite Melero Pellicer-i.

Hirugarrena.–Zinegotzi ordezkariei jakinaraztea ezen, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan xedatutakoarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Alkatetza honek jasoko duela haien esku utzitako eginkizunen kudeaketaren berri eta eskuordetzaren ondoriozko egintza eta xedapenen berri. Orobat, erabaki garrantzizkoak hartu behar direnean, aurretiaz haien berri eman beharko zaio Alkatetza honi. Alkatetza honek eskuordetza ezeztatzen edo aldatzen ahalko du, eginkizunetako ordezkaritza emateko erabili diren formalitate berberen bidez. Eskuordetza eman duen Alkatetza honen egintzatzat hartuko dira ordezkarien egintzak; horrenbestez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien aurka aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin bat (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2309782