148. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00785 errekurtsoa, eskaera honi buruzkoa: egin dadila lekualdatze-lehiaketa bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez bete aurretik, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Martín Induráin Nicuesak gora jotzeko 23-00785 errekurtsoa jarri duela, San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2023ko otsailaren 24an hartutako erabakia dela eta: egin dadila lekualdatze-lehiaketa bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez bete aurretik, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Irunberriko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira (Irunberriko karrika nagusia, 46), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Interesdunek errekurtsoaren kopia bat eskatzen ahalko dute Irunberriko Udalaren erregistro orokor elektronikoan, eta horretarako posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dute eskabidean, kopia hara bidaliko zaie eta.

Irunberrin, 2023ko ekainaren 16an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2309453