2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Berrezartze-errekurtsoa deialdiaren aurka, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidean eta Castejongo Udalaren zerbitzura; plantilla organikoko 26. zenbakidun lanpostua da
Iragarki honen bidez, jakinarazi egiten da interesdunak epatu egiten direla Castejongo Udalaren aurrean ager daitezen Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren aurka jarritako berrezartzeko errekurtsoan. Aipatu ebazpenaren bidez deialdi bat onesten da, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidean eta Castejongo Udalaren zerbitzura; plantilla organikoko 26. zenbakidun lanpostua da. Ebazpena argitaratu zen 2023ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean.
Iragarki honen bidez, jakinarazpena egiten zaie espedientean interesdun izan daitezkeen guztiei, eta ohartarazten zaie hamar egun baliodun dituztela, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Castejongo Udalean agertu, espedientea kontsultatu eta egoki irizten dituzten alegazioak jartzeko.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Castejongo Udalaren bulegoetan (Foruen plaza 1).
Castejonen, 2023 uztailaren 3an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2310421