147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Alkatetzaren 137. Ebazpena, 2023ko ekainaren 28koa. Oibarko Udaleko alkate udalburu Francisco Javier Martínez Aldunatek emana.

Amaitu da hautapen-prozesua, Oibarko Udaleko zerbitzura zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzekoa.

Horretarako izendatutako kalifikazio epaimahaiak zerrenda bat egin du, prozesua gainditu duten izangaiekin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta izendapen proposamena egin du.

Kontuan hartuz ezen, deialdi honen 8.4 oinarriaren arabera, alkate honi dagokiola izendatzea eta, beraz, kontratatzea puntuaziorik handiena lortu duen pertsona.

Aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izendapen proposamena egitea Sergio Elarre Domeñoren alde, Oibarko Udaleko zerbitzura zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostua betetzeko, deialdia gainditu dutenen zerrendan puntu gehien lortu dituen izangaia baita.

Izangaiak deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean. Gainera, osasun azterketa egin eta gainditu beharko du.

Bigarrena.–Izendapen proposamena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Hirugarrena.–Behin betiko onestea ondoren azaltzen diren kalifikazioak, egin dadin aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plaza lortu ez dutenekin:

IZENA

GUZTIRA

ODEI GOGORZENA BIDONDO

65,09

ROBERTO OJER ARAMENDIA

54,93

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta bidezko diren errekurtsoen berri ematea.

Oibarren, 2023ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2310237