147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

203/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, apirilaren 17ko 115/2023 Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez ezartzen baitira "Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloetan" antolatutako helduentzako Lanbide Heziketako irakaskuntza presentzialaren eskaintza, bertan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedura eta egutegia, 2023-2024 ikasturterako eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetakoak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 115/2023 Ebazpenaren bidez ezarri dira "Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloetan" antolatutako helduentzako Lanbide Heziketako irakaskuntza presentzialaren eskaintza, bertan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedura eta egutegia, 2023-2024 ikasturterako eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetakoak.

Hartan parte hartzen duten ikastetxeekin 2023-2024 ikasturterako behin betiko antolaketa zehazteko egin den prozesuan, ikusi da ebazpen horren alderdi batzuk aldatzea komeni dela; hauek, zehazki: zenbait aldaketa "Gizarte Integrazioa" eta "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloetako ordutegi sekuentzian; Lantokiko prestakuntza modulua behar bezala egiten lagunduko duten malgutasun neurriak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 115/2023 Ebazpenaren 1. eranskineko "1. Eskaintza" jarraibideko 3.b) eta 3.c) apartatuak; honela idatzita geldituko dira:

"b) "GIZARTE INTEGRAZIOA" goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasmaila ditu. 2023-2024 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.

Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

–Trebetasun sozialak.

–Esku-hartze sozialaren testuingurua.

–Autonomia pertsonala sustatzea.

–Esku-hartze sozialaren metodologia.

–Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

–Gizartean eta lan munduan txertatzea.

–Lehen sorospenak.

–Ingelesa I.

–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

–Bizikidetza-unitateen arreta.

–Bitartekaritza komunitarioa.

–Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

Hirugarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

–Enpresa eta ekimen ekintzailea.

–Gizarte integrazioaren proiektu integratua.

–Lantokiko prestakuntza.

Guztiz modu presentzialean eginen dira bai "Gizarte integrazioaren proiektu integratua" modulua, bai "Lantokiko prestakuntza" modulua.

c) "ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK" goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasmaila ditu. 2023-2024 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.

Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

–Bulegotika eta informazioaren prozesua.

–Merkataritza jardueraren prozesu integrala.

–Ingelesa 1.

–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

–Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

–Giza baliabideen kudeaketa.

–Ingelesa.

–Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.

–Kontabilitatea eta fiskalitatea.

Hirugarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

–Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.

–Finantzen kudeaketa.

–Logistikako eta merkataritzako kudeaketa.

–Enpresa simulazioa.

–Administrazioko eta finantzetako proiektua.

–Lantokiko prestakuntza (LP).

Lehenengo lau moduluak ikasturteko lehenengo bi hiruhilekoetan eginen dira, eta proiektuaren modulua eta LP modulua, aldiz, ikasturteko hirugarren hiruhilekoan".

2. Aldatzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 115/2023 Ebazpenaren 2. eranskineko "19. Ikasturtearen hasiera eta amaiera egunak" jarraibidea, bigarren apartatu bat erantsiko baita; honela idatzita geldituko da:

"2. Aurrekoa gorabehera, Lantokiko prestakuntza modulua 2023-2024 ikasturtearen hasiera egunetik hasten ahalko da, 2023ko irailaren 1etik aurrera".

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2309559